Ekainaren 10eko giza katea aurkeztuko dute ostegunean Orioko kultur etxean

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko apirilaren 23a

Ekainaren 10eko ekimenaren nondik norakoak azalduko dituzte. Kultur etxean izango da aurkezpena, arratsaldeko 19:00etan.

Euskal Herrian egin den inoizko mobilizazio handiena iragarria du Gure Esku Dago mugimenduak ekainaren 10erako; Donostia, Bilbo eta Gasteiz, eta bidean hamaika herri lotu eta 201,9 kilometro luze izango dituen giza-katea. Aiatik eta Oriotik ere igaroko da, Eman eskua etorkizunari lelopean egingo den erabakitze eskubidearen aldeko ekimena. Gure Esku Dagok giza katearen behin betiko ibilbidea plazaratu berri du, katea zein herrietatik igarotzen den eta herri bakoitzari dagozkion kilometroak jasotzen ditu mapak. Apirilaren 26an Orioko kultur etxean egingo den informazio saio horretan Aiari eta Oriori dagozkien kilometroen inguruko informazioa emango dute ezagutzera antolatzaileek. Halaber, boluntariotza lanak, ordutegiak, eta beste hainbat xehetasun argituko dituzte. https://youtu.be/w8ZGODRIIR0  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide