Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zaragueta Herri Eskolak 40 urte bete ditu ikasturte honetan eskolak euskaraz ematen hasi zela. Urteurrenaren harira hainbat jarduera egin dituzte, eta ospakizunei herri bazkariarekin emango diote amaiera gaur. Bazkaria eskolako frontoi estalian egingo dute, baina aurretik, kantu-poteoa aritu dira herritan zehar, Benta Zaharreko Mutiko Alaiek girotuta.