Kamel Ziani Espainiako txapeldun, asfalto gaineko 10.000 metroko proban

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko apirilaren 18a

45 urtetik gorako korrikalarien Master kategorian lortu zuen garaipena Zianik.

Kamel Ziani atleta oriotarrak sasoi betean jarraitzen du. Duela bi hilabete KARKARKAri eskainitako elkarrizketan halaxe adierazi zuen Alhucemas (Maroko) hirian jaiotako korrikalariak, eta igandean berretsi egin zuen esandakoa: Iurretan jokatutako Espainiako kluben arteko txapelketan bera izan azkarrena asfalto gaineko 10.000 metroko ibilbidea osatzen. 31:48 markarekin gailendu zitzaien gainontzeko korrikalariei. Kameli otsaileko aldizkarian egindako elkarrizketa irakurtzeko, egin klik hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide