Ostiral honetan bertso saioa izango da Orioko Etxeluze gaztetxean

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko apirilaren 17a

Ostiral honetan, Apirilak 20, bertso saioa izango da Etxeluze Gaztetxean Rosi Lazkano, Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Ane Labaka bertsolariekin. 22:30etan emango zaio hasiera kantaldiari, eta sarrerak Etxeluzen  bertan eskuratu ahalko dira 5 euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide