'Feria Rociera' ekimena izango da apirilaren azkenengo asteburuan Orion

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 16a

'Feria de Abril' festaren harira, 'Feria Rociera' ekimena antolatu du Orioko Arkupe merkatarien elkarteak udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Apirilaren 27an eta 28an ospatuko da, eta herri osoa hartuko dute ekimenerako prestatutako ekintzek.

Arkupe merkatari elkarteak antolatu du ekimena. Apirilaren 27an, ostirala, kalejira egingo dute herrian zehar jarritako etxetxoak argiztatuko dituzte. Apirilaren 28an, larunbatean, bi emanaldi izango dira Herriko Plazan. 12:00etan Duendes eta Gitanillas del Alba taldeak igoko dira oholtza gainera, eta kalejira izango da ondoren Semblante Rociero taldearekin. Arratsaldeko 19:00etan, aldiz, Zambra taldeak girotuko du plaza, eta eguerdiko kalejira berak girotuko du iluntzea. Egun horietan arropa andaluziarrarekin bertaratzeko gonbidapena egin die Arkupek herritarrei. Horrez gain, argazkiak sare sozialetara igotzen dituztenen artean 200 euro zozketatuko dituzte elkarteko kide diren saltokietan gastatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide