Orioko San Pedro jaietan egingo den Euskal Ezkontza tradizionalaren inguruko bilera izango da astelehenean

Urola Kostako Hitza 2018ko apirilaren 13a

Ekainaren 30ean, San Pedro jaietan, Euskal Ezkontza tradizional bat antzeztu nahi dute herrian. Antzezlanerako figuranteak eta dantzariak behar dituzte.

Ekainaren 30ean, San Pedro jaietan, Euskal Ezkontza tradizional bat antzeztu nahi dute herrian. Antzezlanerako figuranteak eta dantzariak behar dituzte. Bilera informatiboa egingo dute apirilaren 16an, astelehenean, Kultur etxean; 19:00etatik aurrera. Interesa duen oro gonbidatu dute bilkuran parte hartzera, bertan emango baitute xehetasunen berri. Dantzak errazak eta ikasteko modukoak direla jakinarazi dute udaletik

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide