Orioko batelak izango dira lehian Getarian igande honetan

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko apirilaren 6a

Gipuzkoako Batel Ligako 11. Jardunaldia egingo da Getariak igandean, hilak 8. Orioko batel kategoria desberdinak izango dira lehian goizeko 10:30etik aurrera Getariako uretan. Ligako azken estropada Malkorbeko hondartza parean (portu ondokoa) jokatuko da. Txapelketa amaitzean, liga amaierako sariak banatuko dira Ketarriko Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide