Orion, suhiltzaileak lanean gaur goizean

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 31

Suhiltzaileak Orion, Sukia kanpoan (Euskadiko Suhiltzaileak) Euskadiko Suhiltzaileak elkarteak Twitter bidez jakinarazi du Orion izan direla gaur goizean. Oharrean azaldu dutenez,  "Sukia tabernako kanpoko argiak erortzeko arriskuan zeuden", eta hori konpontzera joan dira. Haize zakarra ibili da azken orduetan, eta Orioko hondartza ingurua berez da haizetsua. Hondartzara bidean dago, hain zuzen, Sukia taberna. Dena den, suhiltzaileen oharrean ez du jartzen zerk eragin duen arazoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide