Erreportajea: Oriotarra Realeko aulkian, zorte on Imanol!

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 29a

Realzaleak etsita dabiltza aurten. Imanol Aguacil oriotarrak izango du txuri-urdinen animoa berreskuratzeko ardura. Jokalari eta entrenatzaile ibilbidean ondoan izan dituen lagun eta jokalari oriotarren hitzak bildu ditugu erreportajean.

Imanol Alguacil umetan Igandean ez zuten jai izan Zubietan. Bezperan Getaferen aurkako partidua galdu zuen Realak,  Loren kanpora oihuak entzun ziren Anoeta suntsituan eta igandean dimisioa eman zuen Burgosekoak. Akabo Eusebioren tiroa, igandean kaleratu zuen entrenatzailea Aperribay presidenteak. Imanol Alguacil Logroñesen aurkako partidua prestatzen ari zen. Bi eta huts irabazi zuen Sansek eta hirugarren jarri dira sailkapenean. Baina partida amaitzean Aperribaik bulegora deitu zuen oriotarra. Igande gaueko hamarretan iragarri zuten albistea: oriotarra Realeko aulkira. Igoera fasea jokatuko du Imanolen Sansek, baina hondoa jota dagoen lehen taldea zuzentzea agindu diote. Klubeko pertsona naiz, eta neure buruari baino taldeari begiratzen diot. Ezin nion aukerari muzin egin, eta ahal dudan guztia egingo dut. Iñigo Garmendia koadrilako lagunak kontatu digu Jexux Esnalen Alkarturik taldeak eman ziela plaierotan hasteko lehen aukera. Gerora Oriokon hasi ziren Alguacil, Garmendia, Arostegi eta abarrak, Pedro Fernandez eta Agustin Illarramendiren esanetara. Jubenil mailako hirugarren urtean pasa zen Realera, Karmelo Amas izan zuen entrenatzaile. Gure artean Imanol oso ona zen teknikoki eta fisikoki, ezker hegalean jokatzen zuen lehenbizi, pibote postuan gero eta defentsa amaitu zuen, dio Garmendiak. 1990 eta 1998 urte bitartean jantzi zuen elastiko zuri-urdina, Atotxan eta Anoetan. Gehienetan eskuin hegalean aritu zen. 90-91 denboraldian egin zuen debuta Oviedoko Carlos Tartieren. Hurrengo denboraldia lehen taldearekin egin zuen osorik. Zazpi denboraldi egin zituen eta zazpi gol sartu. Entzutetsuena, beharbada, Santiago Bernabeu zelaian Real Madrili sartu ziona. Jarraitu erreportajea irakurtzen karkara.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide