Argazkiak: OBB
Sofboleko Ohorezko Mailako bi partida jokatu dituzte asteburuan Mendibeltz zelaian. Orioko Bate Bizkorrak taldeak aurkari izan du bi partida horietan Galiziako Cambre taldea. Lehen partida aise irabazi zuten etxekoek, 11-1 emaitzarekin, eta arduradunek jokalari bat nabarmendu dute: Igone Etxeberria jaurtitzailea.
Bigarren neurketa berdinduago joan zen, launa berdinduta aritu baitziren jokatzen. Hala ere, OBBkoek ez zuten amore eman, eta partida irabazi ahal izateko puntua lortu zuten. 5-4 irabazi zuten partida, beraz, oriotarrek. Norgehiagoka honetan bi jokalari nabarmendu ditu klubak: Daniela Osaki eta Igone Etxeberria.
Aste Santuen ondoren jokatuko dute hurrengo partida. Valentziara bidaiatuko dute horretarako, Antorcha taldea izango baitute aurkari.