Kataluniarekin bat egiteko elkarretaratzea egingo dute bihar Orion

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 24a

Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak, eta Kataluniako herriari elkartasuna agertzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, igandea (hilak 25), 13:00etan, udaletxe aurrean. Kataluniarekin bat-Demokrazia-Askatasuna lelopean egingo dute, Gure Esku Dagok, ELA, LAB CNT, Steilas, EHNE, Etxalde, ESK, Hiru eta EH Bilduk deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide