Juan Priede Orioko PSE-EEko zinegotzia zena omenduko dute larunbatean

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 21a

Hamasei urte bete dira gaur ETAk PSE-EEko zinegotzia hil zuela. Lore eskaintza egingo diote larunbatean eguerdiko 12:00etan Orioko hilerrian, eta Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak hartuko du hitza bertan.

Argazkia: Karkara.eus. Gaur hamasei urte bete dira Orioko Udaleko PSE-EEko zinegotzia zen Juan Priede ETAk tiroz hil zuela. Hori dela eta, urtero egiten duten bezala, Priederi omenaldia egingo diote larunbatean eguerdiko 12:00etan senideek, lagunek eta alderdikideek. Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak hartuko du hitza bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide