Turismo eskaintza bidaia agentziei, gidariei eta turismo arloko profesionalei ezagutzera emateko, hainbat ekimen egingo ditu eskualdeko Turismoa Dinamizatzeko Mahaiak aurten. Joan den ostegunean, martxoak 15, egin zuten lehen ekimena Orioko Arraunetxean.
Turismo alorreko 23 lagun elkartu ziren. Zehazki, turismoaren arloko enpresak, Euskadiko bidaia agentzia eta turismo gidariak eta eskualdeko turismo bulegoetako eta Udal Elkarteko ordezkariak izan ziren Arraunetxean. Hala, bidaia agentziek eta turismo gidariek eskualdeko turismo eskaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten; zerbitzu horiek eskaintzen dituzten enpresen eskutik. Bide batez, Arraunetxeko instalazioak bisitatu zituzten.