Imanol Alguacil oriotarrak zuzenduko du Realeko gizonen lehen taldea

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 19a

Imanol Alguacilek gidatuko du Reala. (Reala) Atzo, igandea, jakinarazi zuen Realak Eusebio Sacristan entrenatzailea kargutik kendu zuela, eta haren ordez Imanol Alguacil oriotarrak zuzenduko zuela taldea. 2014ko azaroaz geroztik Reala B entrenatzen aritu da Alguacil, eta Realaren lehen taldean jokatutakoa da zazpi denboralditan. Eusebio Sacristainekin batera utzi du taldea haren bigarrenak, eta aldaketa horiek beste zenbait ere eragin dute, hala nola Alguacilen tokia, Reala B taldearen gidaritza, Aitor Zulaika azpeitiarrak hartuko du. Denboraldi bukaera arte ariko da azpeitiarra Realeko gizonen bigarren taldea zuzentzen. Eusebio Sacristanekin batera utzi behar izan du taldea Juan Carlos de Andres bigarren entrenatzaileak. Dena den, talde teknikoko hainbat kidek jarraituko dute; tartean da Mikel Labaka azpeitiarra. Sacristanekin hirugarren entrenatzaile izan da Labaka, eta talde berrian bigarren entrenatzailea izango da azpeitiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide