Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
58 urteko Orioko bizilagun bat hil da A-1 errepideko 146 kilometroan, Milagrosen (Burgos), gidatzen zihoan motoa errepidetik atera ondoren. 15:30ak aldera eman dute istripuaren abisua lekukoek, eta Guardia Zibila eta anbulantziak bertaratu dira. Zoritxarrez, istripuaren unean zendu da motozalea.