Orioko Pilota Elkarteko Lertxundi - Aranalde bikoteak Udaberriko eskuz binakako finalerdia jokatuko du bihar

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 15a

Asteburuan jokatu zuten Azkoitian Udaberri Txapelketaren 9. jardunaldia, eta 10 - 22 irabazi ondoren, finalerdietarako sailkatzea lortu zuen Orioko Pilota Elkarteko Lertxundi - Aranalde bikoteak.

Orioko Pilota Elkarteko pilotariak. (Argazkia: Orioko Pilota Elkartea) Asteburuan jokatu da Azkoitian Udaberri Txapelketaren 9. jardunaldia, eta 10 - 22 irabazi ondoren, finalerdietarako sailkatzea lortu du Orioko Pilota Elkarteko Lertxundi - Aranalde bikoteak. Lasarte-Oriako Intza 1 elkarteko bikotearen aurka edukiko dute finalerdia, arratsaldeko 20:00etan Lasarteko Mitxelin pilotalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide