'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa abiatu du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 13a

Maiatzera arte iraungo du, eta Orion antolatzen den bosgarren aldia izango da.

Egitasmoaren 12. edizioa izango da aurtengoa, eta 45 herritan egingo da. Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du egitasmoa, udalekin eta herrietako liburu dendekin elkarlanean.
Oriotarrak euskaraz irakurtzera bultzatu nahi ditu kanpainak. Udalaren hitzetan, euskaraz irakurtzeko auekra zabala dute haurrek eta helduek. Horrez gain, herritarrak udal liburutegietara gerturatzea eta liburu dendetan euskarazko liburuak kontsumitzea sustatu nahi dute. Kanpainaren izenak dioen bezala, hiru pauso eman behar dira egitasmoan parte hartzeko. Lehenbizi euskarazko liburu bat irakurri beharko da, liburua liburutegian maileguan eskatuta. Liburua itzultzean, fitxa bat bete beharko da irakurritako liburuaren inguruan. Fitxa horren truke, liburuzainak erosketa %35eko deskontuaren erosketa txekea emango du; liburu dendan euskarazko liburua erosteko. Azken pausoa, liburu hori oparitzea izango da. Apirilaren eta maiatzaren bukaeran 30 euroko txeke bana zozketatuko dute kanpainan parte hartu duten herritar guztien artean. Liburuak saltzen dituzten hiru denda daude Orion, eta hirurek hartuko dute parte kanpainan: Ontza liburu denda, Iturain estankoa eta Mauka paper denda. https://youtu.be/v1_P6oZf10M  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide