Orio Arraunketa Elkarteak ohiko batzarra egin zuen ostiralean

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko martxoaren 12a

2017ko balantze ekonomikoa, 2018rako aurrekontua eta bazkide kuota berria onartu zituzten, besteak beste.

Argazkia: Karkara.eus. Ostiral arratsaldean Orio AE-ren ohiko batzar nagusia egin zen kultur etxean, arratsaldeko zazpietan. Arraun elkarteko ordezkariekin batera, 65 bazkidek parte hartu zuten batzarrean. Bilkurako puntu guztiak inongo eragozpenik gabe landu ziren: - Aurreko aktaren onarpena - 2017 denboraldiari errepasoa - Jarduera ekonomikoa. 2017ko balantzea - Jarduera ekonomikoa. 2018rako aurrekontua - Eskariak eta galderak Nabarmendu dutenez, 2017ko balantzea eta 2018rako aurrekontua aho batez onartu zituzten. 2017ko balantzea datuetan: Gastuak: 533.000 euro Sarrerak: 524.000 euro Balantzea: - 9.000 euro Hala ere, elkarteak geldikinak dituenez, 12.000 euroko saldoarekin hasiko du denboraldia. 2018rako aurrekontua datuetan: Gastu aurreikuspena: 540.000 euro Sarrera aurreikuspena: 543.000 euro 2018ko bazkideen kuota berria ere onartu zuen batzarrak. Helduentzat urtean 60 eurokoa izango da, eta gaztetxoentzat 30 eurokoa. Orio AE-k eskerrak eman dizkie elkarteko laguntzaile, bazkide eta kirolari guztiei, urtero egiten duten lanagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide