Irudietan: Orioko Ibilaldi Neurtua 2018

Onintza Lete Arrieta 2018ko martxoaren 11

Goiztiarrenak tipi-tapa 08:30ean abiatu dira Ikastola aurretik. Hondartzarako bidea hartu dute, eta handik aldapa gora, Itsaspera jarraitu dute. Kukuarri igo, eta San Martindik itzuliko dira herrira. Orioko Ikastolako arduradunek jakinarazi dutenez, 492 haurrek eta 160 helduk hartu dute parte gaurko txangoan. https://youtu.be/_GTNQwcGYZw Bi ibilbide jarri dituzte aukeran: motzak 8 kilometro ditu, eta luzeak 10. Eskolarteko XXXI. Mendi Lehiaketa da gaurkoa, eta Orioko martxaz gain, Oiartzunen, Donostian, Aretxabaletan eta Seguran ere ari dira mendi lehiaketa egiten. Adin guztietako haurrak animatu dira mendi buelta egitera, eta hondartzatik gora hasitakoan haizeak gogor eraso duen arren, umore onez abiatu dira gehienak. [flickr_set id="72157664563304327"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide