Argazki galeria: Orion kantuan egin dituzte Martxoaren 8ko aldarrikapenak

Onintza Lete Arrieta 2018ko martxoaren 8a

10:00etan Orioko plaza bete dute herriko haurrek. More kolorea nagusi, abestuz ospatu dute Emakumeen Nazioarteko Eguna. Hainbat herritar ere gerturatu da Martxoaren 8arekin bat egitera, eta udal ordezkaririk ere ez da falta izan, tartean Jose Angel Zaldua alkatea. Udaletxeko balkoitik bertsotan aritu dira haurrak ez ezik, baita helduak ere. Rosi Lazkanok bi bertso bota ditu, emakumeen eskubideak aldarrikatuz. Arratsaldean elkarretaratzea egingo dute plazan, eta ondoren afaria. Xaltxerak talde feministak azaldu du arratsaldeko elkarretaratzea zaratatsua izango dela, eta horregatik, etxetik tresnak eramateko eskatu die herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide