Kultura eta kirol jardueretarako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2018ko martxoaren 5a

Martxoaren 30a izango da herriko kirol eta kultura elkarteek diru laguntzak eskatzeko azken eguna.

Orioko Udalak herriko kultur elkarteek eta kirol elkarteek urteko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Martxoaren 30a izango da eskariak aurkezteko azken eguna, eta udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira. Diru laguntzen deialdiak eta bete beharreko dokumentuak Orioko Udalaren webgunea ofizialean, orio.eusen, daude ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide