[Argazkiak eta bideoa] Katarainek eta Azkorbebeitiak irabazi dute Orioko Mendi Lasterketa

Aritz Mutiozabal 2018ko martxoaren 4a

https://youtu.be/zJq-HFEokos 241 lagunek osatu dute gaur goizean Orioko 8. Mendi Lasterketa, eta 22 kilomentroko ibilbide malkartsua egin eta helmuga zeharkatzen lehenak Beñat Katarain zegamarra eta Oihana Azkorbebeitia abadiñoarra izan dira. Biak ala biek nagusitasunez irabazi baldin badute ere, gizonezkoetan aldeak txikiagoak izan dira: Katarainek 01:50:10ko denbora behar izan du, eta haren atzetik, Imanol Larrañaga azkoitiarra heldu da bigarren postuan, 50 segundora; Iñaki Olano altzoarra sailkatu da hirugarren tokian, minutu batera. Lehen oriotarra Ibai Makazaga izan da, bosgarren izan dena, 01:54:01koarekin. Katarain eta Larrañaga, lasterketaren hasieran (Aritz Mutiozabal) Emakumezkoetan, aldiz, alde nabarmenarekin izan da garaile Azkorbebeitia. Bere denbora 02:07:41koa izan da, eta bigarren sailkatuari, Vanessa Pelaez andoaindarrari, hamar minutu atera dizkio. Zarauzko bizilagun Nerea Amilibia aiarra izan da hirugarren; irabazlearengandik 17 minutura zeharkatu du helmuga. Oriotarren artean, Sonia Alonso izan da lehena, 03:00:09koarekin. Oihana Azkorbebeitia (Aritz Mutiozabal). Urtero bezala, Orioko Herri Ikastolak antolatu du mendi lasterketa, eta, aurten, probaren hasieran Joakin Illarramendi zena oroitu dute. Boluntario gisa eginiko lan eskerga aitortuz, 1 zenbakidun dortsala haren omenez gorde dute, eta haren familiari eskaini diote, aurreskua eskaini ondoren. Joakin Illarramendiren omenez gordetako 1 zenbakidun dortsala (Iñaki Isasti). [flickr_set id="72157692359402351"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide