Orioko Antilla hondartzako urizkinak egunak daramatza belztuta

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko ots. 26a, 14:29

Lehengo astean, hondakin pila are handiagoa ikus zitekeen toki berean. Gaur goizean ateratako argazkiek erakusten duten bezala, hondarretan pilatu dena materia organikoa da batik bat: hostoak, adar txikiak, belarrak, enbor zatiak... Hala ere, plastikoak eta bestelako hondakinak ere topa daitezke. Azken asteetako eurite gogorren ondorioz, errioa bete-bete eginda jaitsi da egun batzuetan, eta urak ibai bazterrean harrapatutako guztia ekarri du gainean hondartzaraino.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide