Euskaraldia Orion antolatzen hasteko bilera deitu dute Orioko Udalak eta Karkarak

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko otsailaren 20a

Otsailaren 22an, ostegunean, elkartuko dira Salatxo aretoan. Urteko plana antolatzeko, Euskaraldia Orion dinamizatzeko taldea osatzeko eta martxan jartzeko tartea hartuko dute.

Urtarrilaren amaieran aurkeztu zen Arraunetxen Euskaraldia, eta pozik agertu ziren antolatzaileak herritarrek emandako erantzunarekin. 20 herritar baino gehiagok agertu zuten hemendik aurrera talde dinamizatzailean parte hartzeko asmoa, eta hori osatzeko bilera irekia deitu dute Orioko Udalak eta Karkara taldeak; ostegunean 19:00etan Salatxo aretoan. Aurkezpenera bertaratu ezin izan zutenei baina proiektuan interesa dutenei ere zabaldu diete deialdia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide