Orioko Udalak azalpenak eman ditu Karkara aldizkariaren azken zenbakian kaleratutako iragarki baten harira

Urola Kostako Hitza 2018ko otsailaren 4a

Urtarrilaren 26ko Karkara aldizkariaren azkenaurreko orrialdean orri osoko iragarki bat argitaratu zuten 'Orion bizi nahi?' izenburupean, ustez kooperatiba erregimenean egingo liratekeen etxebizitza batzuen inguruan.

Argazkia: Karkara.eus Iragarkiko informazioa "guztiz okerra" dela ohartarazi du Orioko Udalak, eta informazio horrekin "inolako konpromisorik hartu ez dezaten" eskatu diete herritarrei. Horretaz gain, iragarkiaren bultzatzailearekin harremanetan jarri da udala; iragarkia zabaltzeari utzi diezaion. Munto eremuan udalak partzela bat baduela argitu dute, baina partzela horren garapena "azterketa fasean" dagoela azaldu dute. Azterketa fasea amaitzen denean, udalak dagozkion deialdi publikoak egingo dituela gaineratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide