Mikroantzerkiak izango dira bihar Orioko Etxeluze gaztetxean

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko otsailaren 3a

Hiru antzerki labur eskainiko dituzte Eneko Balerdik, Ainhoa Alberdik eta Amaia Irazabalek.

Antzezlan laburrak dira mikroantzerkiak, 10-15 minutu inguru irauten dutenak. Eta horietako hiru izango dira ikusgai datorren igandean, otsailaren 4an, Etxeluze gaztetxean. 19:00etatik hasita, hiru antzerki labur eskainiko dituzte Eneko Balerdik, Ainhoa Alberdik eta Amaia Irazabalek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide