Mus txapelketa izango da Orioko Antilla tabernan larunbatean

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko ots. 1a, 16:19

16:00etatik aurrera jokatuko da txapelketa eta egunean bertan eman beharko da izena.

Mus txapelketa egingo dute datorren larunbatean, otsailaren 3an, Antilla tabernan. 16:00etan hasiko da txapelketa eta egunean bertan, txapelketa hasi aurretik eman beharko dute izena jokatu nahi duten bikoteek, tabernan bertan edo 943832309 telefono zenbakian. Izen-ematea 20 eurokoa izango da bikoteko. Hauek izango dira sariak:
  • 1. saria: arkumea eta bi ardo botila
  • 2. saria: arkume erdia eta bi ardo botila
  • 3. saria: 1,5 kiloko bi txuleta eta bi ardo botila
  • 4. saria: 4 kilo saiheski eta bo ardo botila

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide