Gipuzkoako eta Bizkaiko saregileen topaketa egin dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 27a

Getarian elkartu diren saregileak. Sareegileen topaketa egiten ari dira gaur Getarian. Goizean batzarra izan dute, ondoren hamaiketakoa Txomin Etxaniz txakolindegian, eta bazkaria Arrantzale Jubilatuen elkartean. Gipuzkoako eta Bizkaiko saregileak urtean behin biltzen dira, eta aurten Getarian elkartu dira. Bertan izan dira, besteak beste, Getariako eta Orioko saregileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide