'Volar' ikus-entzunezkoaren proiekzioa eta mahai ingurua antolatu ditu Orion Mandalara taldeak

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 26a

Otsailaren 23an botako dute Emakundek ekoiztutako 'Volar' ikus-entzunezkoa, 19:00etan Salatxo aretoan. Emanaldiaren ondoren, mahai ingurua izango da.

Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten Bertha Gaztelumendik zuzendutako 'Volar' filma. 2017ko Donostiako Zinemaldian aurkeztutako Volar ikus-entzunezkoaren emanaldia antolatu du Mandalara taldeak, otsailaren 23rako. Bertha Gaztelumendik zuzendu zuen dokumentala, eta genero indarkeria jasandako bederatzi emakumeren testigantzak eta bizipenak jasotzen ditu. 19:00etan proiektatuko dute dokumentala Salatxo aretoan, eta ondoren, gaiaren inguruko mahai ingurua antolatu du Mandalara taldeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide