Astelehenean hasiko dira Estropalari kaleko lanak

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 26a

Saneamendua eta irisgarritasuna hobetuko dituzte lanen bitartez. Sei astetan bukatuko dituzte, eta bitartean ibilgailuentzat itxiko dute kalea.

Saneamendua eta irisgarritasuna hobetuko dituzte. (Argazkia: Orioko Udala) Urtarrilaren 29an, datorren astelehenean, hasiko dituzte Orioko Estropalari kalean saneamendua eta irisgarritasuna hobetzeko obrak. Besteak beste, ur-hodiak berritu, espaloiak zabaldu eta berritu, argiteria publikoa hobetu eta errepidea asfaltatuko dituzte.  Egingo diren lanen aurrekontua 136.000 eurokoa dela azaldu du udalak, eta Lurkide Hondalanak enpresak izango du horiek gauzatzeko ardura. Estropalari kaleko aparkalekuetan eragina izango dute lanek: gaur egun baterian dagoen aparkaleku-zatia lineakoa bi­hurtuko dela aurreikusi dute. Sei astez, itxita Lanek irauten duten bitartean ibilgailuentzat itxita egongo da Estropalari kalea; Bikamiotako errotondatik txaletetako bidegurutzera arte, alegia. Obrak sei astetan bukatzea aurreikusten du Orioko Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide