Argindarraren instalazioa hobetzeko lan batzuk egin behar dituela eta, argia moztuko duela jakinarazi dio Iberdrolak Orioko Udalari.
7 orduz iraungo du argi mozketak: urtarrilaren 19ko 00:05ean hasiko da eta 07:00ak arte, zehazki. Alde Zahar guztiari eragingo dio, Iturbide, Aritzaga eta Herriko Plaza barne.