OAEko ontziek 10 domina lortu zituzten larunbatean, distantzia luzeko jardunaldian

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko urtarrilaren 16a

Orioko Arraun Elkarteko 14 ontzi izan ziren lehian, eta horietatik 10ek lortu zuten domina: hiru urre, hiru zilar eta lau brontze, hain justu.

Argazkia: Joxemari Olasagasti. Larunbatean izan zen Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren zazpigarren jardunaldia. 12:30ean eman zioten hasiera lasterketari: infantilek eta kadeteek 4.000 metroko ibilbidea egin zuten, eta jubenilek eta absolutuek, 6.000 metrokoa. Orioko Arraun Elkarteak aurkeztutako 14 ontzietatik 10ek lortu zuten domina: hiru urre, hiru zilar eta lau brontze, hain justu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide