Aurten ere oriotarrek herriko eragileek antolatutako ekintzekin gozatzeko aukera izan dutela uste du zinegotziak. Musika eskolak eta Salatxo abesbatzak eskainitako Gabonetako kontzertuarekin Orion dagoen "musika maila ona" agerian geratu dela azaldu du. Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren ikuskizunaren bitartez, Gabon gauari hasiera eman ziotela dio Salsamendik, Lera taldearen "lan onari esker". "Orain arte bezala, udalaren laguntza izango duzue", gaineratu du.
Urte guzti hauetan Errege Magoen Desfilea antolatu duen Talai-Mendi elkarteari eskerrak eman dizkio: "Lan bikaina egin dute urte guzti hauetan". Hemendik aurrera lanean beste batzuk jarraitu beharko dutela gaineratu du, eta lan-talde on bat osatzeko gai izango direla uste du zinegotziak. Haren hitzetan, beste askotan ere oriotarrek herriko ohiturak mantentzeko bat egitea lortu dute.