2017ko urtarrilean egindako azken Batzar Nagusiaren akta onartu ondoren, alkateak hartuko du hitza. Segidan, ekitaldi ekonomikoa itxi eta 2017ko urteko balantzea ere egingo dute, eta Zuzendaritza Batzordeko kideak berrituko dituzte ondoren.
Bide batez, Zaharren Babeslekuak bazkideei gogorarazi die 2018 urteari dagokion kuota hilaren azken astean kobratuko dutela, urtarrilaren 22tik 26ra bitartean. Arratsaldez ordaindu beharko da kuota Zaharren Babeslekuan, 16:00etatik 18:00etara.