Herriko kaleetan zehar ibili ziren Errege Magoak, danborradaren erritmoan haurrak agurtu eta gozokiak banatzen. (Maria Maya Manterola)
Atzo goizean Erregeen Karteruak gutunak jaso ondoren, iritsi ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar Oriora. Tren geltokitik irten eta herriko kaleetan zehar ibili ziren, danborradaren erritmoan haurrak agurtu eta gozokiak banatzen. Karela kiroldegian eman zioten amaiera desfileari. Argazki bilduma Karkararen atarian dago ikusgai.