Aritz Lizarralde eta Nerea Mujika izan dira garaile Orioko San Silbestrean

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 31

Urtea jai giroan eta kirola eginez amaitzeko aitzakia aproposa izan ohi dira San Silbestre lasterketak. Orion ere egin dute; 11:30ean haurrak aritu dira korrika, eta ordu erdi geroago, 12:00etan, helduak. Bi itzuli egin dituzte helduek, eta helmuga zeharkatzen lehenak Aritz Lizarralde oriotarra eta Nerea Mujika zarauztarra izan dira. Parte hartze nabarmena izan dute bi probek, eta saioaren amaieran salda hartzeko aukera izan dute Arkaitz tabernaren eskutik. SAILKAPENA Gizonezkoak 1. Aritz Lizarralde 2. Jokin Bellido 3. Iñigo Exposito Emakumezkoak 1. Nerea Mujika 2. Monica Cumbres 3. Ainhoa Grijalba [flickr_set id="72157662134784587"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide