Orioko moto istripua argitzeko lekuko bila dabil Ertzaintza

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 31

Bi motok elkar jo zuten atzo arratsaldean Orion, N-634 errepidean, eta lau pertsona erietxeetara eraman zituzten zaurituta. Ertzaintzak gertaera argitzeko lekuko bila dabil, eta herritarren parte hartzea eskatu du. Istripuari buruz edonolako informazioa dutenek beraiekin harremanetan jarri daitezke, 943-53 91 19 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide