Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi motok elkar jo dute N-634 errepidean, Orio parean, 16:30 aldera, eta lau pertsona zauritu dira. Horietako bi –gizonezkoak– Donostiako ospitalera eraman dute, eta beste biak –emakumezkoak– Poliklinikara. Istripuaren eraginez, errepidea ordubetez itxita egon da bi noranzkoetan, eta auto iladak sortu ditu. 17:50etik zabalik dago berriro.