Ate irekien jardunaldia egingo ditu Orioko Maria Maestra haurreskolak urtarrilaren 8an

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 28a

Maria Maestra Haurreskola. (Aiora Larrañaga/Hitza) Datorren urtarrilaren 8an, astelehenarekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak ateak irekiko ditu urtarrilaren 8an, eta barrutik ezagutzeko, instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, 17:00etatik 18:00etara. Haurreskolan matrikulatzeko epea urtarrilaren 8an bertan zabalduko dute, eta urtarrilaren 12ra arte izango da horretarako aukera. Haurrak jaiota egon beharko dute matrikulatu ahal izateko, eta orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan. Momentu honetan lau plaza libre bakarrik ditu haurreskolak. Azken urteotan ez da tokia lortzeko arazorik izan, baina aurten haur asko matrikulatu da eta nahiko beteta dago. Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, haurreskolara jo behar da, 08:30etik 11:00etara eta 13:00etatik 16:00etara. Edozein argibidetarako 943-89 06 25 telefono zenbakira deitu daiteke edo mariamaestra.orio@haurreskolak.eus posta elektronikora idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide