Orioko ikuspegia.
Herriko ekipamenduei buruzko parte hartze prozesua egin du Orioko Udalak azaroan eta abenduan, Elhuyar fundazioarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta. Udaletik jakitera eman dutenez, herritar ugarik hartu du parte hilabeteotan eginiko hiru bileretan, eta eskerrak eman dizkie beren laguntzagatik eta erakutsita jarrera prestuagatik. Era berean, kontuan hartuko ditu prozesuaren emaitzak, datozen urteotako inbertsio-planak erabakitzerakoan.
Orain, udalak oriotarren eskura jarri ditu prozesuan jasotako dokumentuak, eta horiek datozen urteotako inbertsio-planak erabakitzerakoan kontuan izango dituzela jakitera eman du.