Etxegia nagusi Emakumea Pilotariko 2. mailako finalean

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 24a

Sari banaketa ekitaldia (@OriokoPE). Orioko Pilota Elkarteko Mirari Etxegiak 2. mailako Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa irabazi zuen atzo, Itziar Lopetegirekin batera. Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zuten gomazko paletako finala, Ainhoa Ontsalok eta Enara Lasartek osatutako bikotearen kontra, eta garaipena erdietsi zuten. Bestalde, Jon Zendoiak ligaxkako azken partida irabazi du, 40-26koarekin, Epleko Azpirozen aurka. Ondorioz, Gipuzkoako Trinketako final-laurdenetarako sailkatu da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide