Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zaragueta eskolako, Orioko Herri Ikastolako eta Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari atera dira kalez kale gaur goizean, Gabon egunez. Bi taldetan aritu dira –bata, Olentzeroren irudiarekin, eta bestea, Mari Domingirenarekin–, eta eguerdian bat egin dute herriko plazan. Bertan, ikastolako DBHko ikasleek antolatutako elkartasun tonbola egin dute, eta txorizo pintxoa jateko aukera ere izan da.
Arratsaldean izango da Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera herrira. Ekitaldia 17:30ean hasiko da, Lera taldea, Arkupe, Txurrumuski, Zaragueta eskola, Oriok Herri Ikastola eta Orioko Udalaren eskutik.
[flickr_set id="72157691412049585"]