Herribil jaialdiaren 13. edizioa izango da bihar Orion

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 22a

Harribil dantza-taldeak antolatutako Herribil jaialdiaren 13. edizioa izango da bihar. Urtero bezala, Karela kiroldegian egingo da; 22:00etan hasita.

Harribil dantza-taldeak antolatzen du urtero Gabonetako ekitaldia. Aurtengoa jaialdiaren 13. edizioa izango da, eta herriko talde eta jende askok hartuko du parte. Beste zenbaiten artean, hauek izango dira parte hartzaileak:
  • Harribil dantza-taldea
  • Danbolin musika eskola
  • Salatxo abesbatza
  • Talai Mendi elkarteko dantzariak
  • Errikotxiako bertsolariak
  • Talai Mendi txaranga
  • Julen Alonso, Esti Markez eta Eneritz Aulestia trikitilariak
Ekitaldia aurkezten, aldiz, herriko bi gazte arituko dira: Jon Garate eta Aitor Larraza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide