Bi edo hiru aste iraungo dute konpontzeko lanek.
Bihar hasiko dira Antxiola 13 portalaren terraza konpontzeko lanak, eta udalak jakinarazitakoaren arabera, bi edo hiru aste iraungo dute obrek. Lanak irauten duen bitartean, kaleko aparkaleku batzuk kendu egingo direla ohartarazi du Orioko Udalak.