Aratz Oliden pilotaria ikustera joateko autobusa antolatu du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 18a

Bankoa-Diario Vasco esku pilota txapelketako finala jokatuko du Zumarragan abenduaren 22an

Abenduaren 22an jokatuko du finala, Zumarragan. Aratz Oliden oriotarrak Bankoa-Diario Vasco esku pilota txapelketako finala jokatuko du Zumarragan abenduaren 22an. Oriotik autobusa 15:30etan irtengo da geltokitik  –Aita Lertxundi kalea–.  Joan nahi izanez gero izena eman behar da Karela kiroldegian, abenduaren 21a baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide