Urtarrilaren 10ean, asteazkenean, urteko batzarra egingo du Zaharren Babeslekuak. Kultur Etxeko arteto nagusian izango da batzarra, 16:15etik aurrera. Bigarren deialdia 17:00etan egin dute. Hau da landuko duten gai zerrenda:
Presidentearen agurra
2017ko urtarrilaren 11n egindako azken Batzar Nagusiaren akta irakurri eta, egoki bada, onartzea
Alkatearen hitzak
Ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2017. urteko balantzea
2017ko jardueren memoria
Zuzendaritza batzordeko kideak berritzea
Eskariak eta galderak
2018ko kuotaren ordainketa
Babeslekuak bazkideei gogorarazi nahi die urtarrilaren 22tik 26ra bitartean kobratuko dutela 2018ko kuota. Arratsaldez ordaindu beharko da kuota, 16:00etatik 18:00etara, Babeslekuan bertan.