Haurrak kabalgatan iaz, pandero eta guzti. (Argazkia: Karkara.eus)
Urtero bezala, Talai Mendi elkartea eta Orioko Udala urtarrileko Errege Kabalgataren prestakuntza lanetan dabiltza. Abenduaren 22an eman beharko dute izena Errege Kabalgatan parte hartu nahi dutenek ikastolako pergolan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Behin izena emanda, abenduaren 26an egingo dute lehen entsegua; toki eta ordu berean. Sei urtetik gorakoek soilik eman ahalko dute izena, eta entseguetara hutsik ez egitea garrantzizkotzat jo dute antolatzaileek. Bestalde, antortxak eramateko adin nagusikoa izatea beharrezkoa dela jakinarazi dute antolatzaileek.