Izotz abisua dagoenean, iturri publikoetako ura moztuko dutela iragarri du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 14a

Udalaren arabera, izozteetan arazo handiak sortzen dira ur-hodiekin; eta lehertzera iritsi daitezke. Hori saihesteko hartu dute iturri publikoetatik tarteka ura mozteko neurria.

Urtero bezala, neguko hilabeteetan iturri publikoetako ura moztuko du Orioko Udalak; izotz-abisua dagoenean. Izozteetan ur-hodiekin "arazo handiak" sortzen direla azaldu du udalak, barruko ura izoztu egiten delako eta, ondorioz, hodiak lehertu daitezkeelako. Hori gertatzen bada, "ur-galera handiak" izaten dira; eta hori saihestu nahi du udalak ur-mozketen bitartez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide