Zabor bilketa sistema berriaren inguruko informazio saioak izango dira bihar Aian eta Orion

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 13a

Otsailaren 1ean sartuko da indarrean hondakinak biltzeko sistema berria. Etxera igorritako informazioa osagarritu eta zalantzak argitzeko, informazio saioak antolatu dituzte herriz herri.

Saioak "laburrak eta argigarriak" izango direla aurreratu du Udal Elkarteak, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte. Bihar izango dira Aiako eta Orioko saioetako batzuk: AIA Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz, ondorengo egun eta ordutegian: -Abenduaren 14an, 16.30ean, 18.00etan eta 19.30ean. -Abenduaren 29an, 12.00etan. ORIO Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian: -Abenduaren 14an, 10.00etan (euskaraz), 17.00etan (gaztelaniaz) eta 19.00etan (euskaraz) -Abenduaren 29an, 10.00etan (euskaraz).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide