Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa izango da astelehenean Orioko Kultur etxean

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 12a

Aldian behin ipuin kontaketa saioak antolatzen ditu liburutegiak. Saio horietako bat astelehenean izango da, abenduaren 18an, 18:00etan hasita.

Hiru urtetik sei urtera bitarteko haur eta gurasoentzat antolatu dute saioa. Miriam Mendoza ipuin kontalaria ariko da astelehenean Kultur etxeko areto nagusian. Lehenago ere izana da Mendoza liburutegian, ipuinak kontatzen. Hiru urtetik sei urtera bitarteko haur eta gurasoentzat antolatu dute saioa, eta adin horretatik beherakoentzat egokia ez dela esan dute antolatzaileek. Ipuin kontalariari eta haurrei endredorik ez sortzeko, ateak itxiko dituzte saioa hasten denean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide